Udalbiltza 2012
2013/02/26

1.227 hautetsiren atxikimendu, 153 alkate, 393 udaletako ordezkari…

Datorren larunbatean —martxoaren 2an— Udalbiltza (Euskal Herriko udal eta udal hautetsien biltzarra) berrantolatzeko batzarra egingo dugu Donostian. Oso batzar garrantzitsua izango da, Euskal Herriko instituzio nazional bakarra delako Udalbiltza, eta aro berriari ekingo diolako larunbatean.

Duela bi urteko udal hauteskundeen ondoren, 2012ko martxoan abiatu zen Udalbiltza berrantolatzeko prozesua: 27 hautetsik jakinarazi zuten zazpi herrialdeetako udal eta zinegotzi guztiei gutunak bidali zizkietela, prozesuarekin bat egin zezaten. Iazko uztailean talde sustatzailea sortu genuen, eta hautetsien ekarpenak jasotzen hasi ginen. Joan den azaroan iragarri genuen aurtengo martxoaren 2an izango dela Udalbiltza berrantolatzeko batzarra. Iritsi da ordua.

← Previous Entries
  • Bideoa ikusi
    Gehiago irakurri
  • Bideoa ikusi
    Gehiago irakurri
  • Bideoa ikusi
    Gehiago irakurri
  • Bideoa ikusi
    Gehiago irakurri
  • Bideoa ikusi
    Gehiago irakurri
  • Bideoa ikusi
    Gehiago irakurri
  • Webgunea
  • Udal hautetsi agurgarri hori:
    Atxiki
    zaitez!


    Joan den martxoaren 31an, Irunen, jatorri politiko anitza dugun 7 herrialdetako alkate zein zinegotzi talde batek, bizi dugun aro politiko berria aintzat hartuz eta Euskalduna jauregiko batzar eratzailean adosturiko 5 printzipioetan oinarriturik, Udalbiltza berrantolatzeko proposamena luzatu dugu, hautetsien arteko atxikimendu-kanpaina abian jarriz.

    Udal hautetsia zaren heinean, Udalbiltzaren berrantolaketaren beharrarekin bat egin dezakezulakoan, ekimenari atxikitzeko proposamena luzatu nahi dizugu.

    Udalbiltza berrantolatzeko udal hautetsien ekimenaren sustatzaileak
    Euskal Herrian, 2012ko apirilean
  • Zertarako Udalbiltza 2012an?:

    Euskalduna jauregian onarturiko 5 printzipioetan oinarrituz Udalbiltzaren jarduera bateratuan Euskal Herria aintzat hartzen dugun udal hautetsi guztiok elkarrekin aritzeari deitzen diogu Udalbiltzaren berrantolaketa. Elkarlanerako garaia heldu da. Ez dugu ezer berri sortzeko beharra aldarrikatzen, 12 urtetan zehar egon diren espresio ezberdinen arteko batze eraikitzailea baizik.

    12 urtetan metatu den lanari etekina ateratzen jakin behar dugu. Izaniko arrakastetatik zein porrotetatik ikasiz, bai, baita esperientzia erabiliz, baina gaur egun hautetsiek dituzten idei berriei ere guztiz irekiak egon behar dugu. 2012. urtean Udalbiltzak egin ahal dituen ekarpenak, izan behar duen antolakuntzaz, lehentasunak, egitasmoak... asko baitago egiteke oraindik ere alor hauetan. Denok gara beharrezkoak, denok daukagu tokia funtzionamendu guztiz demokratikoa izan behar duen nazio instituzioan.
Udalbiltza 2012
cc-by-sa-3.0 Udalbiltza
  • Español
  • Français
  • Euskara